XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ARRASATE

Kristo Erregeren eguna.- Igandean aundiro ospatu zan Kristo Erregearen eguna.

Erri dana, gizon eta emakume, Jaunartzen izen zan goizean goiz; zortziretako mezetan, abesti ta abar, eleikizun polita egin zan umetxoen lenengo jaunartzea zan-eta; gure ikastolako mutiko txiki batzuek ere ikusi nituan Erriyo leio ta sapailloak apainduta egon ziron kolgaduraz.

Meza Nagusitan eliz-jantzi berriak atera zituzten apaizak; oso ederrak dira; dana urrezkoak, eta Erresusta'tar Juana andre elizkoi zanak emengo egun gorri artan zozialistak il zuten D. Dagoberto'ren arreba zanak G.B.) ortarako utzitako diruz erosiak, Artxipreste jaunak esan zuanez.

Aita Gure bana guziok esan genduan elizaren ongile aren anima-alde.

Ondorenak.- Casa del Pueblo osteko etxe baten amar urteko nexka bat il zan eguenean.

Egun ilun artan etxetik ikusi bait-zituan gizonak tiroz jo ta iltzen, arrezkero ez du izan onik eta azkenean il egin da Kandida Irarte nexkatila polita.

(O.S.) Laguntzen diegu etxekoei naigabean.

Ondoren beltzak utzi ditu egun ark.

Guadariak.- Egun orretan bertan etorri ziran gudarien nagusiek eta kalerik kale ibili ziran mundrautar guztien esker-onezko txaloak artzen.

Erria apaindu zan eta gudariak ere arrantxo obea izan zuten.

Ezbearra.- Udala'n egiten ari diran ikastetxe-lanetan zebillela, jausi ta anka-ezurru autsita ekarri zuten eta bereala Elgoibar'era eraman, naikoa gaizki; igelzero bat.

Zenbailen osatu dedila.

Musika.- Aspaldiko partez jo zuten igandean musika.

Gazte jendea poz zan; soldaduak ez dago zer esanik.

Datorren urtera arte Jaungoikoak gura badau.

Eusko Langillen ikastolako ikale